
Azaroaren 23an, 18:00etan, Naturklima Fundazioaren egoitza berrian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak Gipuzkoa de Modarekin elkarlanean sustatutako 'GK Green Fashion' ikuskizunaren bederatzigarren edizioa izango da.
Moda desfilerako sarbidea gonbidapen bidez izango da, 300 plazak agortu arte. Gerora, osorik emango da webgune honen eta diariovasco.com-en bitartez.
Moda iraunkorreko hamahiru euskal konpainiak euren betiko proposamenak aurkeztuko dituzte: AV Conscious Fashion Space, Stingray, AEG Ikastetxea, Ele Vintage, Fundación Emaus, Akukuna, Giovanna Bittante, Kibo, Kotoi, Maider Alzaga, Moclan, SKFK eta Luzuriaga. Ekonomia zirkularra, piezen berrerabilpena, 'upcycling'-a eta trazabilitatea izango dira nagusi.
Eszenaratze ikusgarriak, ikusleek sarbideko atea zeharkatu ondoren aurkituko duten sorpresa handietako bat, egungo egoera eta testuingurua sinbolizatuko ditu natura oinarri nagusia izanik. Hondakinen eraldaketari eta ehungintzako prebentzio eta ekonomia zirkularreko ekimenei laguntzeak lurralde osorako suposatzen duen aukeraz hausnartu nahi duen pasabidea izango da.
24-03-2021
Laura Chamorro
19-11-2020
Laura Chamorro
E-mail: prensa@sansebastianmodafestival.com
Mikeletegi Pasealekua, 1 - 20009 Donostia-San Sebastián
Tf: 943 410 821